Arizmendik ezin izan du Sestaoren aurka irabazi

0
460

Arizmendiko boleibol taldeak Sestaoren aurka jokatu du gaur goizean Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Lehia handiko partida izan da, eta bailarako taldeak irabazteko aukerak izan ditu azken unera arte.

Arizmendik oso ondo ekin dio partidari lehen seta 25-17 irabaziz, baina Sestao oso talde sendoa da eta partidari buelta ematea lortu du hurrengo bi setak 15-25 eta 17-25 irabaziz. Laugarren setean Arizmendik bere esku izan du bosgarren seta eragitea, baina epaileak seinalatutako out batek partida Sestaoren alde agertu du 1-3.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen