Arizmendik ezin izan du Bera Bera Bultz gainditu

0
951

Gaur goizean Aretxabaletako Ibarra kiroldegian jokatu da Arizmendi eta Bera Bera Bultz taldeen arteko boleibol-partida. Partida ondo hasi da etxeko taldearentzat, lehen seta 25 eta 19 irabaziz. Baina Bera Bera nagusitu da hurrengo 3 setetan (20-25, 17-25, 21-25), Arizmendik ahalegin handiak egin dituen arren. Ander Nuñezek eta Jonatan Barrionuevok zuzendutako taldeak merezimenduzko lana egin du, aurrean txapelketako talderik indartsuenetako bat izan duen arren.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen