Arizmendik ezin izan dio Sestao liderrari irabazi

0
218

Gaur goizean Aretxabaletako Ibarra kiroldegian jokatu da Arizmendi eta Sestaoren arteko boleibol partidua. Sestaok irabazi du 1-3, argi utziz zergatik den sailkapeneko liderra, partidu bakarra galduta.

Hala ere, Arizmendik aurre egin dio eta ez dizkio gauzak erraz jarri. Lehen bi setak Sestaorentzat izan dira 19-25 eta 11-25. Arizmendik ez du amore eman eta hirugarren seta 25-23 irabazi du. Azken setean, Sestaok bere nagusitasuna baliatu du 13-25 irabaziz, eta garaipena bereganatuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen