Arizmendik Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusian parte hartu du

0
285

Testua eta kartela: Arizmendi Ikastola.

Azaroaren 28an 114 ikastoletako ordezkari Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusian elkartu ginen, Elkartasun Kutxaren 2024ko laguntzak erabakitzeko. Senperen, elkartasun dinamika honek bideragarri egin duen Kattalin Elizalde Ikastolaren eraikin berrian hain zuzen.

2023-2024 ikasturtean 835.332 euro banatu ditugu, ekarpen edota mailegu modura, Ikastola hauen artean: Argia, Ibaialde, Jaso, Baztan, Labiaga, Argantzun, Txintxirri, Zubimusu, Kattalin Elizalde eta Kanboko Ikastolen etxea.

Balioan jarri nahi dugu elkartasun ahalegin honek daukan neurri izugarria. Izan ere, 2012ko azaroan Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea sortu zenetik, Ikastola guztietako gurasoen ekarpenari esker 8.630.405 euro banatu dira beharra zuten Ikastolei lagundu eta inbertsio berriak sustatzeko. Eta denboran atzerago joango bagina, 1992 urtetik indarrean dagoen Ikastolen Elkartasun Kutxak 18 milioi eurotik gora banatu ditu guztira.

Ikastolek “han” (Nafarroan eta Iparralden) zentzua dutela baina “hemen” (EAEn) ez dutela zentzurik entzun izan dugu askotan. Elkartasun Kutxaren moduko ekimenek, “han” Ikastolak bideragarri  izateko “hemen” Ikastolak egon behar garela erakusten dute. Guretzat denok gaude hemen. Denok denon beharra dugu.

Segi dezagun bada elkartasuna ereiten!

#GUIKASTOLA  #ElkartasunKutxa

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen