Ametza Ikastola neguan berogailurik eta ur berorik gabe egoteko arriskuan da. Arizmendik gaztaina eta elkartasun hostoak saldu zituen aurreko astean, Hiriburu izeneko herriko ikastola laguntzeko.
Argazkiak: Arizmendi.
Duela gutxi Arizmendi Ikastolak Ametza ikastolaren kinka larriaren berri izan du, izan ere, neguan berogailurik eta ur berorik ez izateko arriskuan da.
Izan ere, berri.eus-ek informatu zuenez, “ikastetxea gasez hornitzen duen enpresak 6.000 eurotik 45.000 eurora igo die tarifa”. Horregatik Arizmendik ‘Herriak berotuko du Ametza’ ekimena abiatu zuen.

Ekimenaren helburua izan da “gastu hori ordaintzeko diru bilketa egin eta berriz ere berogailua eta ur beroa Ametza ikastolan martxan egotea”.
Hartara, aurreko ostegunean Arrasaten eta ostiralean Aretxabaleta eta Eskoriatzan, gaztaina erreen eta elkartasun hostoen salmentak egin zituen.