Testua eta kartela: Arizmendi Ikastola.
Hezkuntza Sailak Salbatore Mitxelena Ikastola bidegabeki zigortu du 140.000 euroko isuna ezarriz. Arizmendi Ikastolak herritarrak gonbidatu nahi ditu Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak Urtarrilaren 24rako egindako deialdiarekin bat egitera.
Zarauzko ikastolarekin elkartasuna adierazteko eta Ikastolok matrikulazio prozesuan pairatzen ditugun murrizketak eta neurrigabekeriak salatzeko elkarretaratzeak antolatu ditugu urtarrilaren 24ean, ostirala,
Arizmendi Ikastolako gune hauetan:
Arrasate: Arimazubin 16:45-17:00 eta Gazteluondon 16:45-17:00
Aretxabaleta: Basabeazpin 16:45-17:00
Eskoriatza: Jose Aranan 16:45-17:00
2023ko urtarrilean Hezkuntza Sailak, ikasleak matrikulatu eta onartzeko agindu berria argitaratu zuen, ustez ikasle zaurgarrien banaketa orekatua egitea eta eskaintza eskaerara egokitzea helburu izanik. Ordu ezkero, matrikulazio prozesuak gorabeheratsuak eta gatazkatsuak
izan dira gure Ikastoletan. 2023ko otsailean, Hezkuntza Sailak, ageriko arrazoirik gabe, 2 lerrotara mugatu zuen Salbatore Mitxelena ikastolaren matrikulazioa, ordura arteko plangintzetan 3 lerro esleituta zituenean. Erreklamazio eta alegazio segid guztiak alferrikakoak izan ziren. Salbatore Mitxelena ikastolako komunitateak bere komunitatearen eta proiektuaren parte izan nahi zuen orori ateak zabalik mantentzea erabaki zuen, Hezkuntza Sailak ezarritako justifikaziorik gabeko murrizketei planto egiteko hautua eginez.
Orain, 2025-2026 matrikulazio prozesuaren atarian, Hezkuntza Saileko ikuskariak ikastolara gerturatu dira. Langileak, gurasoak eta haurrak jazarriak, miatuak eta zelatatuak sentitu araziz. Hezkuntza Sailak Ikastola zigortzeko prozedura jarri du martxan, 140.000 euroko isuna tarteko.
Ados gaude segregazioarekin amaitzeko neurriak hartzearekin, baina planifikaziorako mugak ez zaizkigu berdin ezartzen Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa eskaintzen dugun hezkuntza sare guztiei, eta hori horrela den bitartean, Ikastolok ateak irekitzen jarraituko diegu gure
hezkuntza eredua aukeratzen duen familia orori. Horrela adostu genuen Ikastolok 2024ko ekainaren 22an Iruñean ospatu genuen 7. Batzarrean.
Ekarpen ekonomikoa egin nahi ezkero, hemen zenbakia: ES73 2095 5212 1091 2486 7983
Bukatzeko aipatu, atxikita bidaltzen dizuegula ere lerro hauetan modu labur batean azaldutakoaren inguruan Ikastolen Elkarteak egiten duen balorazioa.





