Arizmendik Drone Soccer Euskadi Txapelketa abiatu du GARAIA Parke Teknologikoan

    0
    1282

    Arizmendi Ikastolako ikasleek Drone Soccer Euskadi Txapelketaren lehen partidak jokatu dituzte GARAIA Parke Teknologikoan, lehiaketaren aurkezpen jardunaldian. Euskadin drone futboleko lehen txapelketa izango da, eta azaroaren 9tik 13ra egingo dute, Zientzia eta Teknologiaren Astearen barruan.

    Urriaren 9an egindako jardunaldian, Arizmendiko ikasleek eta ETBko “Euskadi Quédate” programako kideek hartu dute parte. Ikasleek taldeak osatu eta lehen partidak jokatu dituzte, droneak, kirola eta STEAM hezkuntza uztartzen dituen diziplina ezagutzeko. Horrez gain, berrikuntza teknologikoari eta droneen industriari buruzko tailerretan parte hartu dute.

    PTGaraian egingo den txapelketak Euskadi osoko 100 talde eta 300 ikasle gazte inguru bilduko ditu. Parte-hartzaileek partidak, sariak eta teknologiarekin lotutako jarduerak izango dituzte, eta ekimenak gazteen artean berrikuntza eta bokazio teknologikoak sustatzea du helburu.

    Antolatzaileek jakinarazi dutenez, oraindik ere azken plaza batzuk geratzen dira, eta urriaren 23ra arte eman ahal izango da izena. Ikastetxeek ez dute aurretiko esperientziarik edo materialik behar, ekipamendu guztia GARAIA Parke Teknologikoan egongo baita eskuragarri.

    Izen-ematea honako formularioaren bidez egin daiteke: https://forms.gle/JPu6FB6gFs4gN98A9.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen