Arizmendik denboraldiko bigarren partidua irabazi du boleiboleko Euskal Ligan

0
185

Arizmendiko boleibol taldeak denboraldiko bigarren partida irabazi du gaur goizean Jatorkideren aurka Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Ander Nuñezek zuzentzen duen taldeak erritmo faltarekin irten da kantxara, eta ondorioz lehen seta galdu du. Hala ere, bigarren setaren hasieran taldea berregin egin da, eta bigarren, hirugarren eta laugarren setak irabaztea lortu du, eta ondorioz, partiduaren garaipena.


Hau izan da taldearen bigarren garaipena denboraldi honetan. Urtzi Amiano Arizmendi Kirol Elkateako arduradunak esan digunez, “denboraldiari buruz orain arte egiten dugun balorazioa oso positiboa da. Gure helburua ikastea eta ondo pasatzea da, eta, egia esan, ez genuen partidurik irabazteko asmorik, eta dagoeneko bi garaipen lortu ditugu.”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen