Bailarako taldeak, aurreko jardunaldian Navarmutilei 1 eta 3 irabazi zien, baina gaurkoan ezin izan du gauza bera egin.
Argazkia: Arizmendi – Twitch.
Sailkapeneko bigarren taldearen aurka jokatu du, Iruñeko Navarvoley, Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Etxeko taldeak 3. seta irabaztea lortu du, 27 eta 25eko emaitzarekin.
Alabaina, beste hiru setak iruindarrentzat izan dira. Datorren jardunaldian Arizmendik arerio zuen baten aurka jokatuko du, Bera Beraren aurka Donostian, aupa mutilak!