Ander Nuñez entrenatzailearen taldeak garaipen garrantzitsua lortu du gaur eguerdian Aretxabaletako Ibarra Kiroldegian.
Lehen seta Udaparentzat izan da, baina bigarrenean etxeko taldeak berdindu du, baita hirugarrenean aurreratu ere. Hala ere, arabar taldeak ez du amore eman eta bina berdindu du. Hala ere, bosgarren seta Arizmendirentzat izan da (19-17). Talde moreak gustura ospatu du partidu gogorraren osteko garaipena. Datorren asteburuan Bera-bera Bultz taldearen aurka jokatuko du Donostian. Aupa ekipo!