Arizmendik 3-0 irabazi dio Hernaniri

0
189

Arizmendik 3 set eta 0 irabazi dio Hernaniri, gaur arratsaldean Aretxabaletako Ibarra kiroldegian jokatu duten partiduan. Arizmendiren jokoa nagusi izan da partiduan. Arizmendiri pixka bat kostatu zaio lehen seta irabaztea, 28 puntura joan behar izan baitute Hernaniren 26 punturen aurka, baina beste biak zabaltasunez irabazi ditu. Bigarren seta 25-18 bukatu da eta hirugarrena 25-22. Emaitza honek Arizmendi sailkapenaren erdian jartzen du, eta azken postuetatik aldentzen doa. Hurrengo asteburuan Arizmendik Galdakaoren kantxa bisitatuko du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen