Arizmendiarrietari buruzko hitzaldia eskainiko du Gabilondok Arrasaten

0
905

Arizmendiarreitaren Lagunen Elkarteak antolatuta, ekitaldiaren helburua izango da “Esperientziaren sustatzailearen figura gogora ekartzea”. Hitzaldia Goi Eskola Politeknikoan izango da.

Argazkia: RTVE.

Arizmendiarreitaren Lagunen Elkarteak (ALE) bere omenezko eguna antolatzen du urtero.

Aurten Iñaki Gabilondo Pujol kazetari ezagunak eskainiko du hitzaldia. “Iñakik atsegin handiz erantzun dio” elkartearen eskaerari.

Ekitaldiaren helburua da “Esperientziaren sustatzailearen figura gogora ekartzea. On Jose Maria Arizmendiarrieta 1976an hil zen, 45 urtez gizarte kooperatiboago, solidarioago eta bidezkoago baten alde lanean tinko aritu ondoren”.

‘Arizmendiarrieta: etorkizuneko historia’ izenburupean, Gabilondok Arizmendiarrietaren pentsaera eta haren “ideia garrantzitsuenak errepasatuko ditu, gaurko ikuspegitik”, arlo sozio-ekonomikoaren “gaurko begiradatik”.

“Nola gidatuko gaituzte gaur Arizmendiarrietaren balioek? Zein esanahi dute gaur hezkuntzak, pertsonek eta kooperatibismoak, bere pentsaeraren oinarri sendoenek? Zein izango litzateke gaur, hark aldarrikatzen zuen ‘ordena berria’?”.

“Honako hauek eta beste zenbait izango dira topaketan aztertuko direnak”. Hitzaldia azaroaren 16an izango da, 18:00etan, Goi Eskola Politeknikoko 6211 eta 6212 gelatan (areto nagusian).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen