Hurrengo asteazkenean izango da, abenduaren 9an, arratsaldeko 18:00etan, Musakolako Santa Teresa elizan.
Argazkia: Mondragon Korporazioa.
Santa Teresa Parrokiak adierazi du ekitaldian Arizmendiarrietak utzi digun ondarearen inguruko ‘Errealitate soziala birsortzeko’ gaia aztertuko dela.
Hitzaldia Jesus Mari Herrastik emango du, eta Santa Teresa Parrokiak herritarrak gonbidatzen ditu bertan parte hartzera.




