Arizmendiarrietaren espiritualtasunari buruzko liburua aurkeztu dute

0
473

Azaro osoan zehar, Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak eta San Juan Bataiatzailearen parrokiak On Jose Maria Arizmendiarrieta gogoratu dute, haren heriotzaren 47. urteurrenean. Bi hitzaldi egin dituzte, besteak beste: ‘Giza Garapen Integrala eta Agenda 2030’ eta ‘Lan duina eta Arizmendiarrieta’. Azaroaren 26an, Arizmendiarrietaren heriotzaren urteurrenean, meza egin zen San Joan Bataiatzailearen parrokian.

Amaitzeko, Kulturaten ‘Semblanza espiritual de Arizmendiarrieta’ liburua aurkeztu da. Aurkezpena Saturnino Gamarrak, Gasteizko Teologia Fakultateko dekano ohiak, eta Jose Ignacio Garatek, Mondragon Unibertsitateko zuzendari ohiak, egin dute.

Garatek azaldu duenez, “liburu honen helburua Arizmendiarrietaren apaiz irudia eta espiritualtasuna helaraztea da. Arizmendiarrieta kooperatibaren bultzatzaile nagusia bezala ezagutzen da, baina oso gutxi ezagutzen da apaiz bezala. “

Jose Angel Garcia Arizmendiarrieta Kristau Fundazioko kideak azpimarratu duenez, “liburuarekin Arizmendiarrietaren pentsamenduaren jatorria eta inspirazio iturriak ere ezagutarazi nahi izan ditugu. Bere enpresa-arrakasta ezagutzen da, baina hau da bere alderik ezezagunena.”

Liburua 6 zatitan banatuta dago, eta Gamarraz gain, Arizmendiarrietak Gasteizko apaiz gisa izan zuen hasieraz idatzi duenaz eta Garatek Arizmendiarrietaren bertuteak deskribatzen dituenaz, eta beste 7 pertsonek hartu dute parte: Hitzaurrea Juan Maria Uriarte Donostiako Gotzain Emerituak egin du; Juan Tejero apaizak Arizmendiarrietaren ezaugarri biografikoak eman ditu; Xabier Andonegi, Jabier Etxeberria, Pako Etxebeste eta Mikel Ormazabal apaizek haren espiritualtasunari buruzko lau ikuspegi eskaini dituzte; eta, amaitzeko, Xabier Retegi apaizak ‘Arizmendiarrieta, espiritualtasun haragitua’ epilogoa idatzi du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen