Hitzaldiak datorren azaroaren 22an izango dira, 18:30ean, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (Arrasaten), 6211 eta 6212 gelatan.
Urtero Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak (ALE) antolatzen duen Arizmendiarrietaren Eguna dela eta, Arrasateko mugimendu kooperatiboaren fundatzailearen heriotzaren urteurrenarekin bat eginda.
Ekitaldia, publiko orokorrari irekia da eta bi hitzaldi izango ditu:
1) Ponentziaren izenburua: ”Zahartzearen erronka”
Hizlaria: Gurutz LINAZASORO – Neurologoa
Aurkezpena: Parkinson eta Alzheimerreko Terapia Aurreratuen Programaren zuzendaria Gipuzkoako Poliklinikan.
Hitzaldiaren laburpena: Bizi itxaropena handitzea eta bizi kalitate handiagoa duen zahartzaroa errealitate ukaezina eta positiboa dira, eta hainbat faktoreren ondorio dira, gaurko hitzaldian garatuko direnak:
Testuingururen begiradatik, “Hobeto zahartzen den biztanleria, arriskuan, automatizatuta eta hiperkonektatuta dagoen planeta batean”.
Baita ere pertsonaren egoerari lotutakoak: “Osasunez zahartzea edo gaixo zahartzea eta ondorengo inplikazioak pertsona eta sistemarentzat. Bestalde, ba al dago irtenbiderik? Gaixotasunen prebentzioa eta tratamendu goiztiarra, terapia aurreratuak, bioteknologia, belaunaldien arteko elkartasuna, etab”.
2) “Belanauldiartekotasunaren gakoak ekintzailetzan”
Apurva SAN JUAN
Ekintzailea eta LUP kooperatibaren Co-founder-a
Hitzaldiaren laburpena: Gaurko hitzaldian garatuko duen tesia hau izango da: “Lan munduan ukaezina da belaunaldiarteko lankidetzaren beharra” Zertarako, “adinekoak eguneratu ahal izateko eta gaur egungo gizartea gidatzen duten aldaketetara erraz egokitzeko, eta bestalde, “gazteek esperientzia gehien dutenengandik ikasteko, modu erraz eta denen arteko komunitate giroan. Eta azken konklusioa, ” Enpresa arrakastatsuak lortzeko beharrezkoa da belaunaldiarteko lan sinbiosia”
