Arizmendiarrieta Saria Alcorta Forging Groupek irabazi du

0
1020
lanean

Arizmendiarrieta Sariaren lehenengoa edizioa, Arizmendiarrieta fundazioak eratuta, eta enpresaren partaidetza inklusibo eredua bultzatzeko asmoz, Alcorta Forging Groupek irabazi du.

Argazkia: Alcorta Forging

1911n sortua, Elgoibarren kokaturik dago, eta 200 langilek dihardute bertan. Sariak enpresen zeregin inklusiboa edo entitateen proiektuetan langileen partaidetza sustatzen du.

Epaimahaia honako hauek osatu dute: Jon Azkue Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuordea, Leire Bilbao Innobasqueko zuzendari nagusia, Guillermo Dorronsoro , Ana Belen Juaristi, Jose Emilio Lafuente Caritas Gipuzkoako idazkari nagusia, Roberto Larrañaga eta Miguel Lazpiur lehendakari ohiak, Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Lan sailburuordea, Fernando Querejeta APD Euskadiko lehendakaria, Alvaro de la Rica Deustuko Business Schooleko dekanoa eta Josu Sanchez Elkargiren lehendakaria.

Saria Bilboko Euskal Museoan egingo den ekitaldian entregatuko da ekainaren 3an arratsaldeko 18:30ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen