Arizmendiarrieta Fundazioak urteko batzarra egin du Kulturaten

0
1427

Artxiboko irudia: Mondraberri

Arizmendiarrieta Kristau Fundazioaren urteko batzarra egin da gaur, asteartea, Erakundeko Kontseilu Errektorearen lehendakaritzapean, bi puntu nagusitan banatu dute ekitaldia.

Batetik, Agustín González Encisok ‘Orígenes de la Experiencia Cooperativa de Mondragón’ (Arrasateko esperientzia kooperatiboaren jatorriak) liburua aurkeztu du. Liburu hori berak eta Sal Terraek argitaratu berri dute.

Bestetik, 2025-2028 Plan Estrategikoa aurkeztea. Plan horren esparruan, 2024ko ekitaldian egindako jarduera garrantzitsuenak eta gaur egun egiten ari direnak azaldu dira. 15 bazkidek hartu dute parte, eta jarduera bakoitzaren laburpena egin dute. Jarraian, jarduera aipagarrienen zerrendak.

Gizarte-ebanjelizazioari buruzkoak

Hauek dira gizarte-ebanjelizazioari buruzko jarduera aipagarrienak:

  • Arizmendiarrieta, gizagile y herrigile-ren argitalpena, Jon Mentxakatorre Mondragon Unibertsitateko irakaslearena, Bilboko IDTPrekin elkarlanean.
  • ‘Orígenes de la Experiencia Cooperativa de Mondragón’ (Arrasateko esperientzia kooperatiboaren jatorriak) argitalpena, José Antonio Fernández Lombera eta Agustín González Enciso historia-irakasle emerituen eskutik.
  • ‘Orígenes y extensión del legado de Arizmendiarrieta’ (Arizmendiarrietaren ondarearen jatorriak eta hedadura) ikus-entzunezkoa egitea, Arrasateko Esperientziaren sortzaileei hainbat proiektutarako egindako elkarrizketetan oinarritua eta joan den larunbatean, hilak 17, estreinatua.
  • Nafarroan zenbait elkarrizketa egitea, nekazaritzan, hezkuntzan eta industrian sortutako nafar kooperatibismoan kristauek izandako eraginari buruzko liburu bat argitaratzeko.
  • Juan Tejero Nafarroako Unibertsitateko Teologia Fakultatean egiten ari den Arizmendiarrietari buruzko doktore-tesia .
  • ‘Grupo Vasco de la Economía de Francisco’ sustatzea, Frantzisko Aita Santuak babestutako izen bereko mundu mugimenduan txertatua eta egoitza Asisen duena.
  • ‘Recursos didácticos sobre Arizmendiarrieta’ (Arizmendiarrietari buruzo baliabide didaktikoak) proiektu pilotuak martxan jartzea hezkuntza-erakundeetan.

Gizarte-eraldaketarekin lotutakoak

Enpresen partaidetzazko eredu inklusiboarekin lotutakoak onakoak dira:

  • Ereduaren 40 aurkezpen egin ziren 2024an, eta orain dela gutxi 200. zenbakira iritsi da, Vatikanoko kidego diplomatikoari egina.
  • ‘MIPE igualdad de género’ (MIPE genero berdintasuna) eta MIPE Non profit aldaeren hedapena.
  • ‘MIPE Sociedades Públicas’ (MIPE Sozietate Publikoak) aldaera egin eta zabaltzea.
  • EAEko, Nafarroako eta Espainiako hainbat administrazio publikotan MIPE sustatzeko neurriak abian jartzeko gestioak egin dira, eta nabarmentzekoa da Nafarroan hasiera batean aurkeztutako foru lege fiskal baterako zirriborroaren idazketan parte hartu izana.

Arizmendiarrieta Sariekin erlazionatutakoak beste hauek dira:

  • Arizmendiarrieta Sariak handitu dira, orain Irabazi asmorik gabeko Erakundeen kategoriarako ere bai, ohiko kategoriaz gain, 25 eta 3.000 langile arteko enpresei zuzendutakoa. Lau epaimahaietan (Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa), 53 erakundetako 57 pertsonak hartu dute parte. 2025. urteetako irabazleak hauek izan dira:

Enpresen kategorian:

  1. Araba: Egamaster, Zigor eta Sirimiri
  2. Bizkaia: Ingeteam eta Arteche
  3. Gipuzkoa: Cadinox, Egile taldea eta Lanik
  4. Nafarroa: IED Electronics eta Grupo Enhol

Irabazi asmorik gabeko entitateen kategorian:

  1. Araba: Jeiki eta Urkide
  2. Bizkaia: Caritas eta Gizakia Fundazioa
  3. Gipuzkoa: Matia Fundazioa, Gautena eta Katealegaia.
  4. Nafarroa: Tasubinsa

Bestelako jarduera eta datuak

Iritzi-artikuluak ere argitaratu dituzte; 101, aipatutako urteetan, eta 346, Fundazioa sortu zenetik. Kasu honetan, 43 egilek sinatu zituzten, eta 32 komunikabidetan argitaratu ziren.

Sare sozialei dagokionez, 600.000 inpaktu baino gehiago lortu dituzte eta 20.000 bideo baino gehiago dituzte YouTuben.

Madrilen ‘Humanizar y democratizar las empresas’ (Enpresak gizatiartu eta demokratizatu) gaiari buruzko mintegia sortu dute, Pablo VI.a Fundazioarekin, Alternativas Fundazioarekin eta Demokrazia Ekonomikoaren aldeko Plataformarekin lankidetzan.

Lankidetzako euskal sistema sozioekonomikoa-ri buruzko mintegia antolatu dute, sentsibilitate ekonomiko eta sozial desberdinetako pertsonen parte-hartzearekin; une honetan martxan dago.

Lankidetza publiko-pribatuari buruzko doktorego-tesiaren bilakaera; Rafael Suso ari da egiten, Deustuko Unibertsitatean.

2026 Arizmendiarrietaren Urtearen inguruan ere aritu dira; Jose Maria Arizmendiarrieta jauna hil zela 50 urte eta Arizmendiarrieta Kristau Fundazioa eratu zela 10 urte betetzen diren urteari begira abian dauden ekimenen berri eman da.

Azkenik, diru sarrerei dagokionez, 2024ko ekitaldian 60.000 € baino zertxobait gehiagoko diru-sarrerak izan dira, 10.000 €baino gehiagoko superabitarekin; 2025eko aurrekontuan, berriz, 59.000 €-ko diru- sarrerak zenbatetsi dira, aurreko urteko superabitaren antzeko defizitarekin.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen