Arizmendiarrieta Fundazioak meza batekin ospatuko du Kooperatiben Nazioarteko Eguna

0
1069

Uztaileko lehen larunbatean Kooperatiben Nazioarteko Eguna ospatzen da, eta hori dela eta, hildako kooperatista guztien omenez meza izango da San Juan Bataiatzailea parrokian igandean.

Uztaileko lehen larunbatean Kooperatiben Nazioarteko Eguna ospatzen da 1923tik. Hori dela eta, Arizmendiarrieta Fundazioak meza eskainiko du datorren igandean, uztailaren 5an, eguerdiko 12:00etan San Juan Bataiatzailea parrokian, hildako kooperatibista guztien omenez eta, bereziki, Arizmendiarrieta Fundazioko kide izan zirenen omenez: Alfonso Gorroñogoitia, Javier Mongelos, Joxe Olabe, Jose Maria Ormaetxea eta Alvaro Rengifo.

Ekitaldian parrokiko abesbatzak, Pedro Joxe Peñagarikanoren ‘Euskal Meza’ eta kooperatibaren ‘Recordamur vos’ requiem-a interpretatuko dituzte.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen