Arizmendiarrieta Fundazioak 3 liburu argitaratuko ditu On Jose Mariaren aipuekin

0
412

Euskadiko Kutxak 1983an oxe Azurmendik bildutako aipuekin argitaratutako liburua oinarritzat hartuz.

Euskadiko Kutxak 1983an Joxe Azurmendik bildutako aipuekin argitaratutako liburua oinarritzat hartuz, Arizmendiarrieta Fundazioak 3 liburu argitaratuko ditu On Jose Maria Arizmendiarrietaren aipuekin.

Azken hilabete hauetan, Arizmendiarrieta Fundazioko pertsona talde batek planteatu du egindako lana osatzea eta José María Arizmendiarrieta jaunaren aipuen hautaketa berria egitea. 800 aipu inguru bildu dituzte, iturri hauetatik:

1.- EUSKONEWS-EN artxibo digitalean ageri diren testu eskaneatuak – Eusko Ikaskuntza.
2.- Arizmendiarrietak 1960 eta 1976 artean “Cooperación” aldizkarian argitaratutako idazkiak, geroago “Trabajo y Unión” izena hartu zuena.
3.- Joxe Azurmendik bildutako “Pensamiento de D. José María Arizmendiarrieta” lehen aipatutako liburua.
4.- Joxe Azurmendik 1992an Otalorak argitaratutako “El hombre cooperativo” liburuan jasotako beste aipamen batzuk.

Kasu guztietan, gaur egun indarrean dauden Arizmendiarrietaren oharrak bilatuz. Bilduma horretatik abiatuta, aipu horien aukeraketa berri bat egiten eta hiru lan prestatzen ari dira, kolektibo desberdinei zuzenduta: enpresa-kolektiboa, katolikoa eta kooperatiboa.

Lehenengoa datorren udazkenean aurkeztuko da “Lankidetza Ekonomiarako Oinarriak”izenburuarekin . 303 pentsamendu jasotzen ditu eta enpresa mundura zuzenduta dago. Hiru esparrutan arreta jartzen du: “Sustatu beharreko jarrerak eta balio pertsonalak”, “Enpresa” eta “gizarte-proiektua. Sustatu beharreko balio kolektiboak “.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen