‘Arizmendiarrieta, el milagro de Mondragón ‘dokumentala irailean jarri dute salgai DVDan, eta bi formatutan eskuratu ahal izango da: bata 55 minutukoa eta bestea 21 minutukoa.
DVDa Estatu osoan salgai jartzeaz gain, Arizmendiarrieta Fundazioak kopia bana bidaliko die dokumentalean parte hartu zuten erakunde guztiei, eta batxilergoa ematen duten Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako ikastetxe guztiei.
Gaizka Urresti errealizadoreak Goya sari bat irabazi zuen 2014an ‘Abstenerse agencias’ film laburragatik, eta Jose Maria Arizmendiarrietari buruzko dokumental biografikoa zuzendu zuen, 2018ko maiatzaren 4an Amaia Antzokian estreinatu zen. Gainera, Kepa Junkera arduratu zen dokumentalaren musikaz.
Arizmendiarrieta Fundazioak adierazi duenez, erakunderen batek kopiak prezio murriztuan erosi nahi izanez gero, fundacionarizmendiarrieta@gmail.com helbide elektronikora jo dezake.