Bailarako talde gazteak bigarren setean 26-24 irabazi dio Hernaniko taldeari. Datorren jardunaldian gure taldeak Navarmutilen aurka jokatuko du.
Argazkia: Arizmendi Voleybol.
Partidua gaur goizean lehiatu da Aretxabaletako Ibarra kiroldegian, eta lehen seta hernaniarrek irabazi dute (14-25) baina bigarrena Arizmendirentzat izan da (26-24).
Azken biak kanpoko taldearentzat izan dira, hurrenez hurren, 14-25 eta 22-25eko markagailuekin. Ondorioz Hernanik 1 eta 3 irabazi du. Gaurko partidua Twitchen bitartez ikus dezakezu, Arizmendi Voleybolek eskainita.
Gure taldeak datorren jardunaldian Berriozarren jokatuko du, igandean goizeko 11:30ean, Navarmutilak taldearen aurka. Berriozarrak sailkapeneko azken postuan daude, eta beraz Arizmendik garaipen bat lortzeko aukera ona izango du.