Arizmendiko Santa Teresa Ikastolak egitarau berezia antolatu du Musakolako jaiak ospatzeko

0
373

Arizmendi Santa Teresa Ikastolak egitarau berezia antolatu du bihar, ostirala, Musakolako jaiak ospatzeko. Goizeko 11:00etan hasiko den danborrada tradizionalaz gain, astoaren jaitsiera jolastokian egingo da. Gainera, goizeko 9:00etatik aurrera apaingarriak egingo dituzte auzoa apaintzeko. Indarrak hartzeko irakasleak goizeko 8 00etan bilduko dira astogosaria egiteko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen