Ander Nuñezen taldeak, 0-2 galtzen hasi den arren, bina berdintzea lortu du. Azkenean kanpoko taldeak irabazi du baina etxeko taldeak partidu bikaina jokatu du.

Arizmendi Boleibol, gabon inguruko atsedenaren ostean, txapelketara itzuli da gaur arratsaldean Aretxabaletako Ibarra kiroldegian.

Aurrean sailkapeneko erdialdeko talde bat izan du, Universidad de la Rioja. Kanpoko taldeak lehenbiziko bi setak irabazi ditu, baina etxeko taldeak ez du amorerik eman.

Izan ere, ondorengo bi set borrokatuak irabaztea lortu du, eta beraz bina berdindu da lehia, luzapena jokatu behar izan delarik.

Arizmendik garaipena eskura izan du baina azkenean Universidad de la Riojak irabazi du. Dena den, Arizmendik partidu bikaina jokatu du eta publikoaren txalo beroak jaso ditu.

Datorren asteburuan Hernaniren aurka jokatu du, etxean, hernaniarrak sailkapenaren erdialdean daudelarik. Aupa Arizmendi Boleibol!
