Arizmendi ‘New Longevity Summit’ nazioarteko goi-bileran izan da

0
593

Testua: Arizmendi Ikastola.

Bilbon izan ginen atzo arratsaldean Ashokak eta BBK-k antolatutako bizitza-luzera berriari buruzko ‘New Longevity Summit’ nazioarteko lehen goi-bileran.

Bertan gure Ikastolan Haur Hezkuntzatik hasi eta Lanbide Heziketara arteko ibilbidea egin duen Saioa Uribek parte hartu zuen hitzaldi bat emanez. Saioak joan zen ikasturtean Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza (GIKAI) heziketa zikloko ikasleek Sasoibiderekin garatutako “Jarduera fisikoa 3.adinean” proiektuaren inguruan landutakoak eta horretatik ikasitakoak kontatu zituen, ehun urte biziko garen gizartean zahartzaro duin baterako gakoak hain zuzen ere; gizarteak beharko dituen Changemaker edo eraldatzaileak, belaunaldien arteko elkarlana, jarduera fisikoaren garrantzia zahartzaroan eta ekintzailetasunak adinik
ez duela aipatu zituen, besteak beste. Hitzaldia prestatzeko Antonella Broglia publizista eta komunikazioan aditu denaren laguntza eta gidaritza jaso zituen Saioak.

Ashoka gizarte-berrikuntzako liderrak identifikatzen, konektatzen eta laguntzen dituen erakundea da, pertsonak eraldatzaile gisa aktibatzea helburu duten ereduetatik ikasten du, eta horiek partekatzen dituzte gizarte konprometitu bat lortzeko. 1981ean sortu zen EEBBn eta 2006 urteaz geroztik Estatuan ere ari da lanean. Ekintzaile Sozialak, Changemaker Gazteak eta Hezkuntza Komunitateez osatutako sare erraldoiak osatzen dute. Ikastetxe Changemaker-en artean kokatzen da Arizmendi ikastola.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen