Arizmendi, Mondrate, Mugarri-Ingou eta Mondragon Unibertsitatea lehiatuko dira asteburuan

0
186

Asteburu honetan kirol jarduerak jarraituko du, euskal ligako gure taldeei dagokienez. Larunbatean boleibolak irekiko du egutegia, Arizmendik Aretxabaletako Ibarra kiroldegian, goizeko 9:30ean, Jatorkide taldearen aurka jokatuko duen partiduarekin.

Arratsaldean berriz, leku berean, Mondratek Aretxabaletaren aurkako derbia jokatuko du. Partidua arratsaldeko 17:30ean hasiko da. Arrasatearrak garaipen bat gehiago lortzeko asmoarekin kantxaratuko dira; izan ere, Zirautzaren aurkako berdinketa izan ezik, taldea garaitezin dabil.

Etxetik kanpo, igandean, saskibaloiaren txanda izango da. Mondragon Unibertsitatea Logroñora bidaiatuko da LBC Cocinasen aurka jokatzeko. Partidua arratsaldeko 18:30ean jokatuko da Errioxako hiriburuko Espartero kiroldegian.

Herrero

Eskubaloiari dagokionez, Mugarri-Ingou Zarautzen jokatuko du asteburu honetan. Aurrean Txikipolit taldea izango du, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Ariztbatalde kiroldegian.

Kanpanzar Arrasate errugbi taldeak atseden hartuko du asteburu honetan. Mondrari dagokionez, Gipuzkoako futbolak etenda jarraitzen du oraingoz. Leintz-Arizmendi ere lehiaketatik kanpo dago oraingoz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen