Azken-bigarren eta azken-hirugarren argazkiak: Arrasateko Udala / Azken argazkia: TUlankide.
Arrasateko finala larunbatean jokatu zen Goi Eskola Politeknikoan eta Iturripe kiroldegian. Antolatzaile lanetan Mondragon Unibertsitatea eta Innobasque agentzia aritu ziren, boluntarioen laguntzarekin.

Hain zuzen, Arrasaten Bizkaiko eta Gipuzkoako 13 ikastetxetako 43 talde aritu ziren (26 Challenge eta 17 Explore). Tartean, Ikerlan-Arizmendiko bi taldek parte hartu zuten.

Bisita instituzional bat ere aurrera eraman zen, eta Arrasateko alkatea Maider Morras Azpiazuk, besteak beste, parte hartu zuen.

Finala El Regato ikastetxeak irabazi zuen eta txapeldunordea San Fidel ikastetxea izan zen. Hortaz, biek ala biek estatu mailako finalean parte hartuko dute.


Hona hemen finaleko sari guztien irabazleak:
-ARRASATEKO UDALA etorkizun oparoko gazteentzat saria Lauaxeta 2 taldea
-MONDRAGON UNIBERTSITATEA 1. saria FIRST baloreei Aquabots taldea
-IKERLAN ekintzailetza saria Asti Leku 2 taldea
-FAGOR TALDEA 1. saria robotaren portaerarentzat Sanfitek Fire taldea
-LKS NEXT kidetasun apartari saria Elkar-Hezi taldea
-MONDRAGON 1. saria robotaren diseinuarentzat Asti Leku 1 taldea
-LABORAL KUTXA entrenatzailearentzat saria Txetxu Guarrotxena (Tup taldea)
-INGENIERA SOY 1. saria TUP taldearentzat (estatu mailara sailkatua)
-INNOBASQUE 2. saria Sanfitek Air taldearentzat (estatu mailara sailkatua)
-EUSKO JAURLARITZAKO ZIENTZIA, UNIBERTSITATEAK ETA BERRIKUNTZA SAILA 2. saria FIRST baloreei Submertech taldea
-EUSKO JAURLARITZAKO HEZKUNTZA SAILA 1. saria proiektu berritzailearentzat Sanfitek Earth taldea
-GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA 2. saria proiektu berritzailearentzat Arranoaitz taldea
-DANOBATGRUOP 2. saria robotaren diseinuarentzat Bkitsaspekoak taldea
-LORTEK 2. saria robotaren portaerarentzat Sanfitek Water taldea
-MAIER Ingeniaritzan bikaintasuna saria Lauaxeta 1 taldea
Zorionak guztiei!







