Arizmendi Ikastolako profesionalek bat egiten dute azaroak 4ko manifestazioarekin

0
1605

Beheko testua eta argazkiak: Arizmendi Ikastola.

Zapatuan, azaroak 4, Euskalgintzaren Kontseiluak deitutako manifestazioa egingo da Bilbon, 17:00etan Euskaldunatik abiatuta. Manifestazioa euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiaren testuinguruan kokatzen da. Izan ere, azkenaldian auzitegietatik areagotu egin dira euskararen sustapena eta normalizazioa helburu duten hainbat neurriren aurkako sententziak.

Arizmendi Ikastolako profesionalok bat egiten dugu manifestazio deialdiarekin, eta herritarrak ere zapatuan Bilbora bertaratzera animatzea nahi ditugu.

Oldarraldiaren aurrean, Euskararekin bat, Euskaraz bat!

Azaroaren 4an, denok Bilbora!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen