Testua eta kartela: Arizmendi Ikastola.
Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketaren eskaintza ezagutzera emateko, Ate Irekien jardunaldiak egingo ditugu, apirilaren 9an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan, Arrasateko Ferixaleku gunean. Interesa duen edonor gonbidatuta dago lau Heziketa Zikloak ezagutzera; Erdi mailan, Osasun larrialdiak, Erizaintzako zaintza osagarriak eta Mikroinformatikako sistemak eta sareak. Goi mailan, berriz, Gizarte eta Kirol Animazioaren Irakaskuntza (GIKAI).
Aurrematrikula epea maiatzaren 5etik 23ra izango da.
Informazio gehiagorako, bisitatu gure web gunea.
Zatoz gure Lanbide Heziketako eskaintza gertutik ezagutzera!




