Goizeko ginkanak eta Olarteko ikasleen danborradak hasi dute Arizmendi Ikastolaren kurtso amaierako jaia. Arratsaldeko jaiaren zatia berriz, ohi den bezala, Biterin ospatu dute ekintza mordoarekin.
Puzgarriak, aurpegi margoketa, jolasak, taloak, txosna eta arropa salmentarekin batera, bestelako ikuskizun ugari ere izan dira.
Hasteko, kalejiran egin dute Olarte, Umezaintza eta Uribarriko guneetatik Biterirainoko bidea eta 17:00etan, txalaparta eta bertso ikuskizunak ireki dute egitaraua.
Ondoren, umeek pazientzia haindiz itxaron ostean, Argitxo azaldu da, Uribarriko ikasleek ikuskizun ederra burutu dute ongietorria emateko. Jarraian, koreografia eta dantzen ikuskizuna etorri da. Arimazubiko LH3 eta LH5 eko ikasleak, Santa Teresakoak eta Gazteluondokoak aritu dira egun seinalatu honetarako prestatutako dantzak lagun eta senideei erakusten.
Tartean, Streetdance ikuskizuna, Txikitxu Arrostaitz eta Lore Gazteak dantza taldeen emanaldiak eta Bizikleta ikuskizun batekin ere gozatzeko aukera izan da. Azkenik, Glutenbakuak taldearen kontzertuarekin eman diote amaiera jaiari.
Arizmendi Ikastolaren jaieko argazki eta bideoak







































