Arizmendi Ikastolako ikasleek Hi gazte! dinamikaren bigarren saioa parte hartu dute Amaia antzokian [Argazki galeria]

0
348

Gaztelupe gunekoak bertan egon dira, eta Almen gunekoek streaming bidez jarraitu dute.

Testua eta argazkiak: Hi Gazte!

Hi Gazte! dinamikaren bigarren saioa Amaia Antzokira iritsi da, eta COVID-19 kasuak tarteko Gipuzkoako datuak batere onak ez direnez neurriak gehiago zorroztu dituzte. Hori horrela, Arrasateko Arizmendiko ikasleak izan dira soilik Amaia Antzokian. Hala ere, Almeneko ikasleek ere saioa jarraitu ahal izan dute euren ikastetxean bertan, streaming bidez eskaini dugu-eta emanaldia.

Hala, Arizmendiko ikastetxeko ikasleek ikus-entzunezkoetan sakondu dute Kai Nakairen eta Maialen Sorzabalbereren eskutik gidatutako saioan, eta sarerako ikus-entzunezkoak sortzeko kontuan eduki beharreko klabe batzuk azaldu dizkiete. Saio praktiko modura, sketx bat grabatzeko ariketa egin dute, eta bigarren saioetan ohitura bilakatu den moduan, Arrasaten ere argi uztai bat zozketatu dugu.

Hi gazte!-ren gaineko informazio gehiago: higazte.eus

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen