Udaberriari hasiera emanez, Arizmendi Ikastolak ‘Herria Kantari’ jaialdia burutu du. Uribarriko, Santa Teresako, Gazteluondoko eta Arimazubiko ikasleak Arrasateko erdigunetik kantuan ibili dira, giro makurrari aurpegi alaia jarriz.
Euria izan da protagonista eta kasu hauetarako prestatutako lekuetan aritu dira lau taldeak; Taupa tabernako arkupeak, Jokin Zaitegi plaza, Parrokiako Arkupea eta Biteri plazan aritu ostean, Kulturolko arkupean eman diote amaiera jaialdiari. Bertan, Idoia Asurmendiren Hitzetan kantua abestu dute ikasle guztiek elkarrekin.
Hitzetan abestiaz gain, euskal emakume artisten hainbat kantu abestu dituzte, besteak beste, hitz debekatuak, Ilargi berriak, Elektrizitatea eta Dena aldatzen da bezalako abestiak ere kantatu dituzte, bertaratutako familia kideen txalo artean.


















