Arizmendi Ikastolak ikasturte amaiera ospatu du jai giroan

0
1512

Arizmendi Ikastolak gaur ospatu du ikasturte amaierako jaia, momentu batzuetan euriari aurre eginez. Hala ere, giro bikaina egon da. Arizmendi Ikastolak goizetik ekin dio bere jaiegunari. Lehen Hezkuntzako haurrak bildu dira Biteri plazan ginkana bat ospatzeko, eta ondoren Olarte guneko haurrek danborrada egin dute Seber Altube eta Herriko plazan.

Arratsaldean jaiarekin jarraituko dute. 17:15etik aurrera ikasleak, irakasleak eta gurasoak bildu dira jai giroan Biterin plazan. Bertan tailerrak, puzgarriak eta txosna egon dira. Horrez gain, Ikastolako poltsak eta Kilometroak 23ko arropa erosteko aukera ere egon da, tanta boletoekin batera (ikastolen historiari buruzko txartel pedagogikoa eta 60.000 euroko sariaren zozketa biltzen dituena).

Gainera ikastolako ikasleak eszenatoki gainera igo dira txalaparta, bertsoak, abestiak, dantzak etabar bertaratu direnei eskaintzeko. Jaiari amaiera Julene Mediavilla eta Unai Agirreren musika emanaldiak eman dio.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen