Arizmendi Ikastolak Hogeileku zerbitzua abian du lana eta familia uztartzeari laguntzeko

0
696

Ekainaren 18an martxan jarri zen Haur Hezkuntzako ikasleentzat, eta ekainaren 29an Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

Lana eta familia uztartzeko zailtasunak dituzten familiei zuzendutako zerbitzua uztailan martxan izan du Arizmendi ikastola. Hogeileku zerbitzua ekainaren 18an jardunean jarri zen Haur Hezkuntzako ikasleentzat, eta uztailaren 30era arte egongo da zabalik. Lehen Hezkuntzako ikasleei dagokienez, ekainaren 29an itzuli ziren geletara. Bi txandatan egin dute: bata ekainaren 29tik uztailaren 17ra eta bestea uztailaren 20tik 30era.

Guztira 90 ikaslek baino gehiagok eman dute izena. Segurtasuna bermatzeko, hainbat taldetan banatu dira, batzuk goizez eta besteak goiz eta arratsaldez. Gorka Gabilondo, Urtzi Amiano eta Mikel Mendizabal izan dira arduradunak, eta horiekin batera, hamabost bat hezitzailek hainbat jarduera antolatuko dituzte: mendi irteerak, jolasak, eskulanak… Halaber, osasun-protokoloak jarraitu dira, eta eguna hasteko tenperatura hartu zaie.

Arizmendi Ikastola: Argazkiak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen