Arizmendi Ikastolak hitzaldi zikloa antolatu du, 20.urteurrenaren baitan

0
297

Irudia: Arizmendi Ikastola

Arizmendi Ikastolaren 20.urteurrenaren baitan hitzaldi zikloa antolatu dugu. Bi hitzaldi egingo ditugu; lehena, “Euskara, aurrera ala atzera goaz?” apirilaren 17an Aretxabaletako Arkupen, eta bigarrena, “Arizmendi Ikastola kooperatiba, gaur zergatik?” maiatzaren 15ean Arrasateko Kulturaten.

Apirilaren 17an egingo den hitzaldian Imanol Larrea (Soziolinguistika klusterra), Jon Sarasua (Euskaltzaindia), Jasone Mendizabal (Euskaltzaleen topagunea) eta Mari Karmen Arrieta (Eskoriatzako teknikaria) izango dira hizlariak.

Maiatzaren 15ekoan, aldiz, Esther Merino (Ikastolako profesionala), Mikel Lopez de Arkaute (Ikastolako gurasoa), Maialen Arratibel (Ikastolako ikasle ohia), Leire Okarantza (Ikastolako gurasoa eta kolaboratzailea eta Iñigo Iñurrategi (MONDRAGON taldeko heziketa kooperatiboko arduraduna).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen