Arizmendi Ikastolak GURA egitasmoaren bideoa aurkeztu du

0
386

Bideoa: Arizmendi Ikastola.

GURA egitasmoak lehen hezkuntzako 6-10 urteko etapari egiten dio erreferentzia. Sormenean, manipulazioan eta egoera errealetan oinarrituz mundua ulertzen hasteko oinarriak lantzen hasten da haurra egitasmo honetan, euskaratik eta euskaraz. Haurrak bere adinkideekin sozializatzeko beharra sentitzen duen garai honetan, Ikastolak kooperazioan jarduteko testuinguru ugari eskaintzen dizkio, pedagogiaren zerbitzura dauden espazio eraldatuen bidez.

Aurrerantzean ere gainontzeko egitasmoenak sortzeko asmoa dute, guztiak web guneko “hezkuntza eskaintza” atalean argitaratzeko asmoz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen