Arizmendi Ikastolak beste urrats bat eman du Lanbide Heziketako eta etengabeko prestakuntzako bere eskaintzan, C Gradu berria abian jarrita: Mendekotasun-egoeran dauden pertsonen autonomia akuilatzea eta gizarte hezkuntzako esku-hartzea.
Gaur egun sektore soziosanitarioak eskatzen dituen profil berriei erantzutekodiseinatuta dago ikastaro hau. Zaintza fisikoaz harago, pertsonen adimena eta autonomia entrenatzen dituzten profesionalak prestatzea du helburu nagusi, ikasleen profil profesionala osatu eta lan-aukerak zabal daitezen.
Titulazioa, programazioa eta irteera profesionalak
Prestakuntza honetan izena emateko, gutxienez Erdi-Mailako Gradua, batxilergoa edo familia bereko 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria izatea eskatzen da. Programazioak klase teoriko-praktikoak eta sektoreko enpresetan egingo diren praktika profesionalak uztartuko ditu, ikasleek bertatik bertara ezagutu ditzaten arlo honetako lan-dinamikak.
Modulu nagusien artean, ikasleek honako arlo hauek landuko dituzte: autonomia pertsonalaren sustapena, komunikazio-sistema alternatiboak, gizarte-trebetasunak, esku-hartzeko metodologiak eta testuinguru sozial zein legezkoa, baita laneko arriskuen prebentzioa ere.
Gradu honek hainbat abantaila eta irteera nabarmen eskaintzen dizkie ikasleei:
- Erabat doakoa da.
- Malgutasuna: ikasturtea moduloka egiteko aukera dago, ikasle bakoitzaren beharretara egokituz. Modulu bakoitzaren amaieran B graduko ziurtagiria eskuratuko da.
- Jarraitutasuna: Gizarte Integrazioari buruzko Goi-Mailako Gradua ikasten jarraitzeko eta moduluak baliozkotzeko bidea ematen du.
- Balio erantsia: Oposizioetarako zein lan-poltsetarako puntuazioa lortzeko
- balio du.
- Lan-aukerak: Lanpostu berrietara bideratzeko gaitzen du (teleasistentzia, esku-hartze sozioedukatiboa, monitore lana…).
- Hizkuntza: Gaztelera.
Informazio gehiago eta matrikulazioa
Parte hartu nahi duten pertsonek zein informazio gehiago eskuratu nahi dutenek bide hauek dituzte erabilgarri:
- Matrikulazioa: https://labur.eus/jvbgtdo5
- Informazio gehiago: https://arizmendi.eus/ferixalekua/#c-gradua
- Bisita pertsonalizatua eskatzeko: https://labur.eus/meiw3n2j




