Arizmendi Gazte Abesbatzak kontzertua eman du Parisko Disneyn

0
1239

Arrasateko Arizmendi Gazte Abesbatza Parisen dabil azken egunotan. Pandemia baino lehen kontzertu bat zuten hitzartuta Parisko Disney parkean, baina bertan behera utzi behar izan zuten. Bi urte geroago, ametsa bete da, eta atzo, igandea, Paris Disney parkeko Videópolis antzokian beren errepertorioko abestirik alai eta bizienak abestu zituzten, entzuleen txaloak jasoz.

Kontzertuan Arizmendi Ikastolako 34 abeslarik hartu dute parte Rakel Murgiondoren zuzendaritzapean, eta bidaian 8 senide izan dituzte lagun. Kontzertu honetarako entseatzen aritu dira ikasturtean zehar. Ikasleek abesbatza bat dute aukeran, goizeko atseden-orduetan eta urtean zehar hainbat asteburutan.

Gaur, astelehena, Paris bisitatu eta Eiffel dorrera igoko dira. Arizmendi Gazte Abesbatza Arrasatera itzuliko da bihar, asteartea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen