Arizmendi eta Herri Eskolako 1.500 ikaslek batera ospatu dituzte Aratusteak

0
710

Bi ikastetxeek, Txatxilipurdi Elkarteak eta Arrasateko Udalak antolatu dute ekitaldi koloretsua, eta Arrasateko hiru gunetan ospatu da.

Bideoa: Antolakuntza.

Aratusteetako martitzenean ospatu zen ekitaldi bateratua, San Andres-Uribarrin, Musakolan eta Erdigunean. 3 tokietan egitaraua berbera izan zen:

Irakasleek zuzenduta, ikasleak kalejiran ikastetxez ikastetxe batzen joan ziren, eta ondoren hiru plazatara bertaratu ziren: Maiatzaren Lehenengora, San Isidrora eta Jose Maria Arizmendiarrietara. Musikarik eta pregoirik ez ziren falta izan.

Arrasate Herri Eskola eta Arizmendi Ikastolaren ekimenez egin da ekitaldi bateratua, eta bien arteko elkarlanaren aurrerapausotzat har daiteke.

Antolakuntzan bidelagun izan dituzte bai Txatxilipurdi Elkartea baita Arrasateko Udala ere. Udalak jakitera eman izan du ekitaldia “hilabeteetako lanketaren emaitza izan dela”.

Erlazionatutako albistea:

Herri Eskola eta Arizmendi Ikastolak batera ospatuko dituzte Aratusteak

2024ko otsailaren 12an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen