Arizmendi Boleibol igandean itzuliko da lehiaketara [kirol prebia]

0
314

Arizmendi Boleibol txapelketara itzultzearekin Arrasateko talde guztiak martxan dira. Asteburu honetan 8 partidu jokatuko dira, 3 Arrasaten eta 5 kanpoan.

Larunbatean Arrasate Rugby Taldeko emakumezkoen eta gizonezkoen taldeek jokatuko dute. AGT/ERTk etxeko bezala jokatuko du baina oraingoan partidua Eibarren izango da. Biok Txingudi izango dute aurrez aurre eta partidua goizeko 11:30ean hasiko da Unbeko errugbi zelaian. Bestalde, Kanpanzar Arrasatek Mojategin jokatuko du. Arratsaldeko 16:30ean zelaira salto egingo du BRT Menditarrak taldearen aurka jokatzeko.

Gainerako partiduak igandean jokatuko dira. Talde goiztiarrena eskubaloiko Mugarri Ingou izango da. Iturripen jokatuko du goizeko 10:00etan, eta Leizaran Ernio Inmobiliaria izango dute aurrez aurre.

Eguerdiko 12:00etan Arizmendi Boleibol taldeak debuta egingo du 2023-2024 ligan. Gallartan jokatuko du denboraldiko lehen partidua Gallartako Dolores Ibarruri ikastetxean.

Saskibaloiari dagokionez, Mondragon Unibertsitateko emakumezkoen Lehen Mailako taldeak Arrasatetik kanpo jokatuko du. Mesplet Trucks Unibasket izango dute aurkari Logroñoko Adarreta kiroldegian eguerdiko 12:30ean. Bestalde, Mondragon Unibertistatea taldeko gizonezkoen EBA Ligako taldeak arratsaldeko 18:30ean jokatuko du Iturripen. Aurrean LBC Cocinas taldea izango dute.

Mondra futbol taldeak ere igandean jokatuko du, zaleentzako partidu garrantzitsua, UDAren aurkako derbia baita. Partidua Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian jokatuko da eta arratsaldeko 16:30ean hasiko da.

Areto futboleko Mondrate taldeak itxiko du jardunaldia. Oraingo honetan Gasteizera joan beharko dute jokatzeko. Arratsaldeko 17:00etan Aurrera Vitoriaren aurka jokatuko dute Zabalgana kiroldegian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen