Aritz Tornayk berdinketa lortu du egungo Espainiako txapeldun Eduardo Iturrizaga maisu handiaren kontra

0
578

Testua: Josu Tornay.

Legazpiko Santikutz xake klubak antolatuta, egungo Espainiako txapeldun Eduardo Iturrizaga maisu handiak aldi bereko xake partidak eskeini zituen maiatzaren 7an. Partidak goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldeko 14:00etan bukatu ziren. Guztira, 30 eskarmentuko jokalari aritu ziren bere kontra, hauen artean Hondarribia-Marlaxka xake klubeko Aritz Tornay eta Josu Tornay arrasatearrak.

Iturrizagak 26 partida irabazi zituen, bat ere ez zuen galdu eta soilik 4 berdindu zituen. Berdinketa lortu zutenen artean Aritz Tornay 14 urteko arrasatear gaztea egon zen. Oso partida teknikoa jokatu zuen Tornayk eta partida bukaeran, kontraeraso baten bitartez, maisu handiak jokaldiak errepikatzeko errekurso bat ez galtzeko topatu behar izan zuen eta horrela berdinketa lortuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen