Arrasaten lan egiten duen otxandioar hau Harreman Dendako bezero da, eta gabonetako saski oparoa egokitu zaio aurten.
Elkartasunezko denda honek urtero bezala zozketa bat egin du gabon sasoian, eta aurtengo irabazlea Aritz Otxandiano suertatu da. “Bertako bezero da eta batez ere txokolatea erostea du gustuko”, azaldu dute komertzio solidariotik. “Gaurkoan Bidezko Merkataritzako sorta ederra eraman du etxera. Bejondeiola!”.