Aritz Murua: “Ados jartzeko prest gaude programako helburuak aurrera ateratzeko”

0
717

PSE-EEk EH Bildu zoriondu nahi izan du “lortutako emaitzengatik.” Aritz Muruaren iritziz, “hauteskundeetan parte hartzearen jaitsierak zigortu gaituela uste dugu.” Arrasateko udal hauteskundeetako parte-hartzea % 65etik % 60ra jaitsi da. “Zinegotzi bat galdu dugu, eta emaitzak kontuan hartuta, EH Bilduk, Elkarrekin alderdiarekin akordioa lortuta, datozen 4 urteetan gobernatuko du. Hala ere, ados jartzeko prest gaude hauteskunde-programan ezarri genituen helburuak aurrera ateratzeko, hala nola, Santa Teresa auzoa berroneratzeko proiektuarekin. “

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen