Kartela: Arrasateko Udala.
Ostegun honetan, otsailak 19, Aritz Gordo argazkilari arrasatearraren «Argia ematen denean» erakusketa irekiko da Kulturateko Klaustroetan. Erakusketa hau hilabetez egongo da zabalik, martxoaren 19ra arte.
«Nire argazkilaritza argitik eta hura agertzen den momentutik sortzen da. Naturan une bakarrak bilatzen ditut, non argi naturalak irudi bakoitzari zentzua ematen dion. Teknikarekin batera, aukeratutako une bakoitza baloratzen dut, behin bakarrik gertatzen den opari labur hori. Erakusketa hau argazkilaritza bizitzeko eta ulertzeko dudan modua partekatzeko modu bat da», azaldu du Aritz Gordok bere erakusketaren inguruan.
Mendiarekin, Udalatxekin bereziki, harreman oso berezia du argazkilari arrasatearrak.




