Aritz eta Haizea Tornayk bikain jokatu dute hainbat txapelketetan

0
496

Aritz Tornay eta Haizea Tornay Espainiako adinetako txapelketetan (sub14 eta sub18), Spilimbergo (Italia) nazioarteko openean eta Vioño (Kantabria) nazioarteko openean aritu ziren uztailean, abuztuan eta irailean eta 3 torneoetan bi anai-arrebek euren nazioarteko rankina izugarri igo zuten.

Honen ondorioz Aritz Tornay sub 14 kategorian EAEko lehen jokalari bezala kokatu da nazioarteko rankinean. Yaroslav Khoroshyk Gasteizen bizi den ukraniarra zerrendako 2.a da, Aritz baino 100 puntu gutxiagorekin. Bestalde, Haizea Tornay EAEko sub 18 lehen emakume bezala kokatu da, Mencia Montes bizkaitarra baino 75 puntu gehiagorekin, eta EAEko hirugarrena adin guztietako emakumeak kontuan hartuta.


Hiru torneoetan ondo ibili ziren Aritz eta Haizea, baina performance onena Vioñon egin zuten. Hor gainera biak sarituen artean kokatu ziren. Haizeak lehen sub18ko saria lortu zuen eta Aritzek bere ranking kategoriako lehenarena. Openean 105 jokalarik jokatu zuten, hauen artean 6 maisu handi, 9 nazioarteko maisu eta 4 maisu FIDE. Haizea sailkapen orokorreko 29.postua lortu zuen eta Aritzek 30.a, biek 5,5 punturekin 9 partidetatik.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen