Aritz Egea, Malen Osa, Ganix Lasak,… hitzaldia emango dute MUn

0
750

Garazi Artolak eta Julen Elorzak ere hitza izango dute mendi-korrikaren inguruko ekitaldian. Asteazken honetan (maiatzak 31) Goi-Eskola Politeknikoko campusean.

Argazkiak: lasterketak.eus eta MB artxiboa / Beheko testua: Mondragon Unibertsitatea.

Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuak solasaldi bat egingo du lana eta/edo ikasketak mendiko entrenamenduekin uztartzen dituzten ikasle, ikasle ohi, ikertzaile eta irakasleekin. Hauek izango dira solasaldiko parte-hartzaileak: Aritz Egea, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea eta Domusa Teknik taldeko mendi-korrikalaria; Malen Osa, Mondragon Unibertsitateko ikaslea eta Salomon taldeko mendi-korrikalaria; Garazi Artola, Mondragon Unibertsitateko ikasle ohia eta Soronea Ammma taldeko mendi-korrikalaria; Ganix Lasa, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea eta Mondraitz mendi-lasterketaren antolatzailea, eta Julen Elorza, Mondragon Unibertsitateko ikasle ohia eta mendi-lasterketen filmmakerra. Moderatzailea Xabi Igoa izango da, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko komunikazio-arduraduna eta unibertsitateko ikasle ohia.

Solasaldia ateak irekita egingo da, maiatzaren 31n, asteazkenean, Arrasateko campusean (Iturripe, 5. eraikina), 19:00etatik 20:30era bitartean, euskara hutsean. Bertaratzerik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dute elkarrizketa, Mondragon Unibertsitatearen Kirol Zerbitzuaren Instagrameko kontuaren bidez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen