Arimazubi inguruko berdeguneak txakur kakarik gabe mantentzeko, auzolana egin dute Arizmendi Ikastolako kideek

2
786

Testua, argazkia eta bideoa: Arizmendi Ikastola.

Pasa den ostiralean, hilak 15, Arizmendi Ikastolako Arimazubi guneko kideek auzolana egin genuen inguruko berdegune eta parkeetan bizi dugun egoera bat salatzeko asmoz. Izan ere, herritar guztiok jolas orduetan, hezkuntza ez formaleko tarteetan zein aisialdi orduetan erabiltzen dituzten parke eta berdeguneetan txakur kaka ugari egoten dira. Hori horrela, egoeraren berri emateko eta berau salatzeko auzolana eraman genuen aurrera.

Ostiral arratsaldean, asteburuaren ateetan, Arimazubiko jolastokian elkartu ginen Ikastola inguruko berdeguneetan aurkitu ditzakegun gorotzen ondoan banderinak kokatzera eta zuhaitzetan kartel hezigarriak jartzera. Amaitzeko, mokadutxo bat hartu genuen denok elkarrekin egindako lana borobiltzeko.

Guztion artean lortuko dugu gure herriko berdegune eta parkeak garbi mantentzea!

2 IRUZKIN

  1. Eskerrik asko zuen ekarpenagatik. Ia txakurjabeek kontzientzia hartzen duten. Eta udaleko politiko eta udaltzainek legea betearazten duten

  2. Isunak behar dira eta ez umeen argazkiak. Non daude munizipalak? Beraien lana egiten ari dute? Pipikanak hutsik daudela ez da zalantzarik, BARRA LIBRE txakurren jabientzako? Arrasate, herri penagarria, dekadentea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen