Arima Galduak Jugger Taldeak 32. postua lortu du Berlineko munduko txapelketan

0
499

Arima Galduak taldea Berlinen izan da asteburu honetan kirol honetako munduko txapelketan parte hartzeko. Munduko txapelketan Alemania, Suitza, Ameriketako Estatu Batuak eta beste hainbat herrialdetako 74 taldek hartu dute parte. Hasiera batean, txapelketa hau 2020ko udan jokatzekoa zen, baina Covid sortutako epidemia egoeraren ondorioz atzeratu egin behar izan zen.

Asteazkenean iritsi zen taldea Berlinera, eta ostegunean beste talde batzuekin entrenatzeko aukera izan zuten. Guztira 40 zelaietan jokatu da txapelketa eta 40 partidu jokatu dira aldi berean. Asteburuan zehar lau fase jokatu ostean, Deba Arroko jokalariek osatutako taldeak Top 32an sartzea lortu du, hain zuzen postu hori lortuz.

Jessica Ots Romero klubeko idazkaria eta taldeko kideak txapelketaren informazioaz gain, hainbat argazki bidali dizkigu Berlinetik. Zorionak Arima Galduak egindako lanarengatik!

Erlazionatutako albistea

Xavi Sauri: “Arrasaten Jugger erakustaldia egiteko asmoa daukagu”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen