Arima Galduak Jugger Taldea Berlinen dago munduko txapelketa jokatzen

0
459

Arima Galduak taldea Berlinen da asteburu honetan kirol honetako munduko txapelketan parte hartzeko. Munduko txapelketan Alemania, Suitza, Ameriketako Estatu Batuak eta beste hainbat herrialdetako 72 taldek hartuko dute parte. Hasiera batean, txapelketa hau 2020ko udan jokatzekoa zen, baina Covid sortutako epidemia egoeraren ondorioz atzeratu egin behar izan zen.


Asteazkenean iritsi zen taldea Berlinera, eta ostegunean beste talde batzuekin entrenatzeko aukera izan zuten. Guztira 40 zelaietan jokatuko da txapelketa eta 40 partidu jokatuko dira aldi berean. Gaur Arima Galduak taldeak lehen fasea jokatuk du beste hiru talderen aurka: Flying JUGGmen Bonn, Blutgruppe Nord eta Blackthorn, hiruak alemaniarrak.

Erlazionatutako albistea

Xavi Sauri: “Arrasaten Jugger erakustaldia egiteko asmoa daukagu”

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen