Argindarraren azpiegitura egiten dabiltza Gautxorin, glorieta egiteko

2
1072

Obrak martxan daude Fagor Ederlan, Garaia eta Mondragon Unibertsitatearen arteko bidegurutzearen ondoan. Bertan, biribilgune bat egitea aurreikusten da.

Uribarri auzoko Gautxori eremuan, tokiko lanak hasi dira argindarraren azpiegitura jartzeko. Gune horretan glorieta bat jarriko da, eta biribilgune horrek ordeztuko du egungo bidegurutzea.

Bidegurutze hori Uribarri hiribidean dago, Fagor Ederlanen, Garaia Parke Teknologikoaren eta Mondragon Unibertsitatearen (lehengo Trefasa edo Nito) artean.

Inguru honetan ere Unibertsitateak ekintzailetza egitasmo handi bat garatuko du, 12.000 metro koadrokoa, besteak beste, “Industria-sektorean beharrezkoa den trantsizio teknologiko-energetikoa katalizatzeko”.

2 IRUZKIN

  1. Joe, beste biribilgune bat?? Azken urteotako hirugarrena. Gipuzkoa etorbidean montatu duzuenakin nahikoa ez eta orain obra gehiago Uribarri etorbidean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen