Uribarri auzoko Udalpe eta Anboto kaleetako etxebizitza eta atari ugari argindar barik egon ziren, hurrenez hurren, ostegunean eta ostiralean, zirkuitu elektrikoko arazo baten ondorioz.
Arazoak iraun bitartean, bertako bizilagunek eragozpen ugari izan zituzten. Elektrizitate enpresa batek arazoa konpontzea lortu zuen.